Urtero erosten dau kotxea Txemak. Izan ere, kilometro asko egin bearra izaten dau autoan egunero biajantetzan.
Urtero erosten dau kotxe barri bat, eta kolore bardiñekoa beti: zuria.
Aurten ere erosi dau. Baiña erdi zorabioturik erabilli dabe bere adiskide batzuek.
Etorri da bere errira, arro-arro, kotxe zuri barri dizdiztsuagaz, ta bedeinkatzera eroan dau eleiza alderantz.
– Aurten baltza erosi dozu, e! Zer, ba? Oiturak aldatu? Baltza baiño... –esan deutso irribarrez abadeak.
– Baltza? Ez orixe. Ez dot oiturarik aldatzen nik.
– Ba..., oker ez banago, baltza da au.
– Beti brometarako gogoa?
– Ez. Egia da.
Bedeinkatu ondoren, tabernara joan dira Txema ta abadea, zerbait edatera.
– Baltza aurten, e! –esaten deutso adiskide batek.
– Baltz-baltza gaiñera –beste batek.
– Zuria ta zuria ibilli zara beti ta, ondo egin dozu kolorea aldatzeaz. Oso polita da ori ere izan baiña, gorria edo politagoa izango zan –tabernako ugazaba-andreak.
– Zoratuta zagoze gaur guztiok ala? Zuria erosi dot aurten ere, zuria! –Txemak, erdi asarraturik.
– Benetan ez dozu ori esango baiña! –taberna ondoko garajetik etorri dan mekaniku batek.
– Bete basuak, Mari...
Etxera eldu danean, auzoko Krispin etorri jako kotxe barria ikustera.
– Polita benetan! Baiña zergaitik baltza oraingoan?
– Zu ere adarra joten, Krispin?
– Adarra joten? Ez aal da baltza?
Etxera sartu da Txema ariñeketan, tan onen aurpegia ikusirik ikaratu egin da emaztea.
– Zer? Ondo zagoz?
– Bai. Zer, ba?
– Ez dozu ekarri kotxe barria ala?
– Bai.
– Zuria?
– Zuria edo baltza, or dago. Joan ta ikusi.